Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
Atzo, DBHko 1. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi zuten: Orueko adinekoen egoitzara hurbildu ziran kontzertu didaktiko bat eskaintzera. 🎻🎺🥰
Hau lehenengo emanaldia besterik ez da; hurrengo hilabeteetan, otsailean, martxoan eta apirilean, beste hiru kontzertu egingo dituzte.
Ekimen honek onura bikoitza du: gazteek beren talentua partekatzeaz gain, enpatia, errespetua eta beste belaunaldi batzuekin harremanak garatzen dituzte. Adinekoentzat, musika oroitzapenak berpizteko, energia berritzeko eta une zoriontsuak konpainian bizitzeko bide zoragarria da.
💛 Musika ez da adin kontua, bihotzak elkartzeko ahalmena duen indarra baizik. 💛