Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxeta Ikastola: Ikastetxe onenen artean

Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola.
Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible izan dadin egunerokoan egindako lanagatik, langileei, familiei eta ikasleei.

Azken hauei taldean lan egiteko gaitasuna garatzearen garrantzia adierazten diegu, baina bizitzako beste alderdi batzuetan bezala, honetan ere adibide on bat ematea dagokigu. Eta horrelako errekonozimenduek, egiten dugula bermatzen dute.
Sakondu nahi izanez gero, Forbeseko hezkuntza-zentro onenen rankingerako sarbidea, eta aste honetan  komunikabideetan argitaratutako berriak uzten  dizkizugu.
Zorionak guztioi eta aurrera!

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu