Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Lauaxeta Ikastola, Cadena SER Euskadiren Alfabetizazio Mediatikoan Sariduna

🏆Pozarren jakinarazten dugu Lauaxeta Ikastola Cadena SER Euskadik eta Radio Bilbaok ematen duten Alfabetizazio Mediatiko eta Informazionaleko (AMI) 2025eko Sariaz aitortu dutela. Epaimahaia, Cadena SER Euskadi, Gaptain eta UNEtxeako kideez osotuta egon da.

Era berean, azpimarratu nahi dugu ikastolako ama eta familia den Cristina Jiménez ere saritua izan dela;  eta horrek bereziki hunkigarri egiten du aitorpen hau gure komunitate osoarentzat.

Sari honek balioan jartzen du azken urteotan egiten ari garen lana, gure ikasleek gaur egungo munduan ezinbestekoak diren gaitasunak gara ditzaten: informazioa etengabe jasotzen den, gehiegizkoa eta askotan nahasgarria den testuinguru batean, ezinbestekoa da gazteei informazioa aztertzen, kontrastatzen eta modu arduratsuan erabiltzen irakastea.

Hori dela eta, proiektu hauen bidez sustatzen ditugu:

  • Pentsamendu kritikoa

  • Baliabide digitalen erabilera arduratsua

  • Inguruko informazioaren irakurketa kontzientea

  • Egiazko informazioa eta desinformazioa bereizteko gaitasuna

Alfabetizazio mediatikoa ezinbesteko tresna da herritar aske, arduratsu eta konprometituak hezteko.

🔗 Hemen duzue Cadena SERren albiste osoa:
https://cadenaser.com/euskadi/2025/11/30/la-cadena-ser-en-euskadi-reconoce-a-cristina-jimenez-y-la-ikastola-lauaxeta-con-los-premios-alfabetizacion-mediatica-2025-radio-bilbao/

Azken albisteak

2026/03/13
Lauaxeta, estatu mailako 100 hezkuntza-zentro onenen artean Forbesen arabera
2026/03/13
Japoniatik Lauaxetara: kirola, kultura
2026/03/10
Hezkuntza hobetzeko esperientziak partekatuz
2026/03/09
Ingeniaritza, emozioa eta emaitza bikainak Lauaxeta–Amorebieta Greenpower Urban Race-n
2026/03/09
Dirua kudeatzen ikasten: “Finanzas para la Vida” jarduera DBHn
2026/03/09
Emakumearen Nazioarteko Eguna: aitortza, hausnarketa eta aurrera egiteko eguna

Kategoriak

Buletinean harpidetu