Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Bizitzaren zikloa ezagutzen: Minnie the Seed 1. mailan

🌱 Lehen Hezkuntzako 1. mailan esperientzia berezi bat bizi izan dugu Minnie the Seed proiektuaren bidez. Proposamen honi esker, ikasleek modu esperimentalean eta ingelesez landu dute hazi baten bizitzaren zikloa.

Saio desberdinetan naturarekin lotutako hiztegia landu dute, eta ulertu dute nola hazi txiki bat landare bihurtzen den: zer behar duen hazteko, zer den ernamuintzea eta nola zaindu behar diren landareak. Baina ikaskuntza ez da gelan geratu.

Ikasitakoa praktikara eramateko, Laia Guneko baratzera joan gara 🌿🌼. Bertan, ikasle bakoitzak loreak landatu ditu, eta ekintzak esanahi berezi bat izan du: landatutako loreek LXT letrak osatzen dituzte, Lauaxeta irudikatuz.

Horrela, proiektu honek bizitzaren zikloa ulertzeaz gain, komunitatearekiko lotura eta gure ingurunea zaintzeko konpromisoa ere indartu ditu.

Ikasiz, eginez eta zainduz hazten gara 🌱✨. Orain, ilusioz jarraituko dugu gure LXT loratzen ikusten!

Azken albisteak

2026/04/13
Oporrak izan dira… baina ikastola talentuz bete-bete egon da
2026/04/13
Batxilergoko ikasleak Londresen ikasketa bidaian
2026/04/13
446 kg elkartasun Lauaxetan
2026/04/13
Ikasi eta eraldatu: Odol Emaile proiektua DBH 3. mailan
2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu