Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Mundu digitalean laguntzea: hezi, babestu eta elkarrekin hazi

💻 Gaur egungo gizartean, teknologia gure eguneroko bizitzaren parte da. Horregatik, gure seme-alabak ingurune digitalean heztea ezinbestekoa da: interneten nabigatzea, sare sozialetan komunikatzea edo gailu digitalak arduraz erabiltzea laguntza, muga eta heziketa eskatzen ditu.

Horren harira, gaur LH5 eta LH6ko familiek “Familia bitartekaritza: seme-alabak interneten hezi, lagundu eta babestu” izeneko formakuntzan parte hartzen dute, Segureskolaren eskutik. Jardunaldi hau hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune bat da, seme-alabei sarearen erabileran laguntzeko eta babesteko tresnak eskaintzen dituena.

Saio hau Lauaxeta Ikastolako gailu digitalen erabilera planaren parte da, eta estrategia orokor baten baitan kokatzen da: heziketa, laguntza eta arau argiak uztartzen ditu, bai ikasleentzat, bai familientzat eta baita irakasleentzat ere.

Gure esperientziatik, Lauaxetan hezkuntza digitala hiru ardatz nagusitan oinarritzen dugu:

  • Erabilera etikoa eta arduratsua: nortasun digitala, errespetua, pribatutasuna eta arriskuak (adibidez, ziberjazarpena edo plagioa) prebenitzea lantzen dugu.
  • Erabilera didaktikoa: gailuak ikaskuntza, ikerketa eta sormenerako tresna gisa erabiltzea sustatzen dugu, ez soilik aisialdirako.
  • Erabilera osasuntsua: pantaila-denbora eta lineaz kanpoko jarduerak orekatzen ditugu, adinaren eta helburu pedagogikoen arabera muga egokiak ezarriz.

Lauaxetan uste dugu hezkuntza digitala ez dela teknologia erabiltzen irakastea bakarrik, baizik eta modu kontziente, seguruan eta orekatuan bizitzen irakastea. Gaur laguntzea, etorkizunean ongi izatea bermatzea da. 🌱

Gure gailu digitalen erabilera plana ezagutu nahi duzue? 👉 Informazio guztia hemen

Azken albisteak

2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak
2026/02/03
Lauaxeta Ikastolako ikasleak EYP Regional Selection Conference 2026 ekitaldian
2026/02/03
Eskolaratzea eta egokitzapen-prozesua: familiak laguntzen

Kategoriak

Buletinean harpidetu