Albisteak-Bloga

Agenda 21

22-01-2021

Ekintzailetza eta garapen iraunkorra

Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza.

Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen.

 

07-01-2021

Tona bat elkartasun

Bizkaiko Elikagai Bankuak eskerrak emon nahi deutsuez abenduan jasotako jakiengatik; zehazki, 927 kg elikagai! Eskerrik asko hori posible egin dozuen familia guztiei!

 
22-12-2020

Olentzero eta Mari Domingi Lauaxetan!

Gaurkoan Olentzero eta Mari Domingi izan dira Lauaxetan, hori bai, musukoa jantzita eurak  ere. Bide batez, HH 2 urteko ikasleen Gabon Zorionak bialtzen deutsueguz ondoko bideoan!

 

18-12-2020

Iraganari begiratu eta hartatik ikastea

Garapenak, helburuak eta xedeak planteatzea, honeek lortzeko planak eta ekintzak identifikatzea eta horri ekitea dakar, baina, batzuetan, garrantzitsua da baita egindakoa eta bizitakoa balioztatzea: iraganari begiratzea eta hartatik ikastea. Horrela da pertsonei dagokigunean eta baita erakundeei dagokigunean ere. Horren emaitza gisa, joan dan ikasturtearen gure Memoria eskaintzen deutsugu. Bertan, Lauaxetako familiek, ikasleek eta langileek egindako ahaleginaren aintzatespena nabarmentzen dogu, zalantzarik gabe, gure memoria pertsonalean mantenduko dan ikasturte berezi honetan.

Segi irakurtzen.

 

14-12-2020

Euskara gure egunerokoan erabiliz

Edozein hizkuntzaren azken helburua ez da ezagutzea bakarrik, baizik eta komunikatzeko orduan erabilera emotea. Azken finean, hizkuntza bat ez da galtzen ezagutzen ez dabenek ikasten ez dabelako, baizik eta, nagusiki, ezagutzen dabenek erabiltzen ez dabelako. Lauaxetan, Euskaraldiaren baitan, euskararen erabilera bultzatu nahi izan dogu. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.

 

 

28-11-2020

Lauaxeta Ikastolan ametsen faktoria bat eratu dogu

Azaroko azken zapatuan, Black Friday egunaren biharamunean, munduko hainbat tokitako kultur eragileek bat egiten dabe, eta, aldi berean, berez aukerako proiektu sozial bat babesten dabe.

Fair Saturday ideia bat da kultura erdigunean kokatzeko, eta Lauaxeta ikastolak horren alde egiten dau urtero.

Aurtengoan, Fair Saturday eguna aprobetxatuz, Lauaxeta ikastolan…

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink