Esker ona sarritan sentitzen daben eta daukeena baloratzen daben pertsonak zoriontsuagoak dira, ez dagoz hain estresatuta eta pozago bizi dira. Eskerrona, kexatzeko eta ez daukagun horretan pentsatzeko joerari buelta emotea da.
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleek praktikan jarri dabe. Ikusi nahi dozu?
Segi irakurtzen.
LinkedIn profesionalak eta enpresak beste profesional eta/edo enpresa batzuekaz harremanetan jartzeko sortutako sare sozial bat da, lan-sinergiak eta aukerak bideratzen dauazana. Plataforma hau beste profesional batzuekaz harremanetan jartzeko eta elkarreragiteko gehien erabiltzen dana da. Eta Lauaxeta ere bertan dago.
Segi irakurtzen.
Eta pandemiari buruzko sentimenduak argazki batean laburbildu beharko bazeunkez? Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleei planteatutako erronka da, eta hauxe da emaitza.
Segi irakurtzen.
Ba al daukazu irakurtzeko txoko gustoko bat? Horixe da Lehen Hezkuntzako ikasleei egin deutsegun galdera, eta hainbatek argazki bategaz erakutsi deusku. Sormena, irakurketa zaletasuna, … ekimen honetan inplikatuta.
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, horretan ibili dabiz.
Jarraitu irakurtzen.