Esperientzia praktikoek ikaskuntza handia barneratzen dabe, eta horixe da Lauaxetan garatzen diran diziplinarteko unitateekaz bilatzen dana. Gure seme-alabek eta ikasleek beste ikuspuntu batetik barneratzen dabe errealitatea. Ikusi nahi adibide bi?
Segi irakurtzen.
Irudimenaren mugak apurtu eta, hamaiketakorako, pintxo osasuntsu zoragarriak prestatu dabez L.H 4 mailako ikasleek. Ikusi nahi?
Segi irakurtzen.
Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko "Pentsatzeko ipuinak" ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu?
Jarraitu irakurtzen.
Batzuetan, belaunaldi nagusiagoek, gazteenen jarrera edo jokabidea gutxietsi egiten dabe, ez direla hain arduratsuak edo arduragabeagoak dirala baieztatuz, eta etorkizunari buruzko nolabaiteko kezka agertuz. Baina, batzuetan, ahalegin txiki bat baino ez dogu egin behar kontrako ebidentziak badagozala konturatzeko, hau da, gaur egungo arazoaz jabetzen diran eta parte diren gizartea hobetzen inplikatuta dagozan gazteak dagozala konturatzeko. Gure inguruko neska-mutil askoren kasua da, Amaia, Irune eta Matxalenen kasua esate baterako.
Denborak hegan egiten dauala esan ohi da, eta sarritan egia da sentsazino hori izaten dogula. Urtebete, pandemiak etxean geratzera behartu gintuenetik. Urtebete Lauaxeta Ikastola Lauaxeta Etxetik izatera pasatu zanetik.
Teknologia eta zientzia ez dira zertan ikasgai aspergarriak izan. Hori inork baino hobeto dakie Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako teknologiako ikasleak. Kart baten eraikuntzan urte bete murgilduta ibili ostean, atzo izan zan lasterketa eguna. Ikusi nahi?
Segi irakurtzen.