LauHaixetara, Lauaxeta Ikastolako ikasleen irratia dogu eta oraingo honetan LH3.ko ikasleen irratsaioa daukagu entzungai.
Entzun nahi? Sartu.
Egungo egoerak muga jakin batzuk dakartza mugikortasunari dagokionez, baina ez derrigorrez ikaskuntza esperientziei dagokionean. Hori bai, egeora honek, jarduera jakin batzuk birpentsatzea eskatzen dau, baina horrek ere ikaskuntza interesgarriak dakartza ikasle eta irakasleontzat.
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. urteko ikasleak Danimarkako ikasleekaz trukean aritu dira. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen.
Gure eguneroko jardunaren bilakaeran, helburuak eta helmugak finkatzen doguz, baina garrantzitsua da gure sustraiak eta jatorria zein diren ere kontuan hartzea, egiten doguna egiten dogula ere beti ukaezina dan hori argi izanez, gure idiosinkrasiaren parte dan hori. Hala da pertsonen kasuan, eta hala da erakundeen kasuan ere. Lauaxeta Ikastolaren kasuan ere bai.
Jarraitu irakurtzen.
Edozein hizkuntzaren azken helburua ez da ezagutzea bakarrik, baizik eta komunikatzeko orduan erabilera emotea. Azken finean, hizkuntza bat ez da galtzen ezagutzen ez dabenek ikasten ez dabelako, baizik eta, nagusiki, ezagutzen dabenek erabiltzen ez dabelako. Lauaxetan, Euskaraldiaren baitan, euskararen erabilera bultzatu nahi izan dogu. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan eben pertsona batzuen bizipenak ezagutu dabez eta eurei esker, bi ikaskuntza handi eroan dabez.
Jarraitu irakurtzen.
Bizi dogun egoera honetan, inoiz baino gehiago, garrantzitsua da geure burua zaintzea eta, horrela, besteak ere zaintzea. Horixe nabarmentzen dabe, besteak beste, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleak EITB Maratoirako egindako bertsioan. Aurrera!