Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Aniztasunaren aldeko arkitektoen lehiaketa

Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako ikasleei erronka bat proposatu jake: Lauaxeta Ikastolako Zuzendaritzak jolastokia eraldatu nahiean dabil eta horretarako ikasleen proposamen arkitektonikoak jaso nahi dauz. Hori bai, proposamenak inklusiboak, seguruak, sostengarriak eta ikas-esperientzia anitzdunak izan behar dabe. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Ondoko irizpideak dira kontutan izan beharrekoak:

Inklusiboa eta segurua:

-Aniztasun funtzionala daukenentzako egokitua.

-Bardintasuna, hezkidetza eta genero ikuspegia errespetatzen dauena.

-3 urtetik 12 urtera arteko ikasleentzako baliagarria.

-Nortasun ezaugarri ezberdinetako ikasleentzako erakargarria.

-Istripuak ekiditzeko neurriak daukazana.

Sostengarria:

-Material sostengagarriagaz edota birziklatuagaz egina.

-Iraunkorra (klima aldaketak eta denboraren iragaiteari eusten deutsona).

-Mantenimendu lan gutxi eskatzen dauena.

-Naturala (naturako elementuak daukazana).

Ikas-esperientzia anitzduna:

-Ikasleen garapen intelektuala sustatzen dauana.

-Taldean jolasteko aukera emoten dauana.

-Ingurumenagaz  alkarrekintza bermatzen dauana.

-Gorputzaren trebezia garatzen laguntzen dauana.

-Itxuraz erakargarria.

-Dibertigarria.

Ikasleak, lanean dabiz buru-belarri. Ia zein proposamen aurkezten dabezan gure arkitektoek!

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu