Matrikulazioak

Batxilergorako matrikulazioak

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momenturen arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zai

Matrikulazio prozesua batxilergoan

Mailak: Batxilergoko 1.a eta 2.a

Ate irekiko eguna:

Saio honetan hezkuntza proiektua, proposamen didaktikoa eta ikastolaren egitura izango dira gaiak eta apirilaren 24ean 10:30tan izango da.

OHARRA: Behin izen emoteko epea zabalduta, formularioa bete ondoren, automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen da, ikastetxearen aldetik baieztapen beharrizan gabe. Izan ere, formularioaren goikaldean bertan, “Era zuzenean apuntatu zara” mezua irakurriko duzu eta zure aukeraketa biltzen duen email bat jasoko duzu. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero spam karpeta errebisatzea.

 

Bisita gidatuak:

Atal honetan ikastolatik ibilbide bat egingo da, ikasleak adinaren arabera izando duen espazioetara bideratuz. Bisita gidatua, hezkuntza proiektuaren azalpenaren ondoren eta egun berdinean izango da, ordu eta erdiko iraupena izanik.

 

Epe ofiziala: Zehaztear.

Indarrean dauden arauak:

Zehaztear.

Idazkaritza orduak: 09:15etatik 17:30etara (ostiralean, 15:00ak arte)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Izena emateko orria (orriaren azkenaldean agertzen den "Bete eta ikastetxean aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean eskuragarri).
  • Izena emateko orrian eskatzen den dokumentazio derrigorrezkoa.

 

Bete eta ikastetxean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Ate Irekiko Egunean izena eman

Hurrengo formularioan ikaslearen informazioa ipini Ate Irekiko Egunean izena emateko

Legezko oharra: Zure datuak Lauaxeta Ikastolak “ate irekiak” izenez sortu duen aldi baterako lan-fitxategian gordeko dira. Fitxategia Ate Irekiko Eguna antolatzeko eta zuei interesgarria gerta dakizukeen informazioa helarazteko erabiliko da. Emandako datuetara iristeko edo horiek zuzendu nahiz kenarazteko, jo ezazu, mesedez, helbide honetara: lopd@lauaxeta.eus.”

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink