Artea eta adierazpen artistikoa munduarekiko sentiberatasunaren eta horretatik lortutako inspirazioaren eskutik doaz. Artista bere sormena eta zentzua komunikatzeko gaitasuna garatu dauzan pertona da, horretarako bere talentua edo teknika erabiliz.
Jarraiitu irakurtzen.
Koronavirusak eragindako egoeraren eta haren hedadura kontrolatzeko hartutako murrizketen aurrean, zailtasunak sortzen dauzan aldaketa egoera baten murgilduta gagoz. Baina ahalik eta jarrerarik onenagaz egitea beste erremediorik ez daukagu, gu geugatik eta gure seme-alabengatik, murrizketak amaitu bezain laster danok lanari ekin deiogun eta normaltasunera itzultzen saiatu gaitezan.
Jarraitu irakurtzen.
Inklusiboa izateak gauzak "normala/anormala" topikoaren azpitik ikusteari uztea inplikatzen dau, eta, horren ordez, aniztasuna, ezberdintasuna, ñabardurak … kontuan hartzea. Horregatik, gizarte inklusiboa gizarte justuagoa da, pertsona desberdinei egokitzen dalako eta honeen premiei eta beharrizanei aurrea hartzen jakelako, bizitzan garatu daitezan eta arrakasta izan dagien aukera guztiak emoteko helburuz. DBHn Bizitegiren eskutik, hau guztia landu dogu, eta Bizitegiri esker, Lauaxetako ikasleak beren bizi-esperientzietaz aberastu dira.
Jarraitu irakurtzen.
Gizakiak naturaren parte gara, eta, beraz, eragin positiboa edo negatiboa izan daikegu ekosisteman. Horren inguruan gogoeta egin genduan orain dala egun batzuk Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekaz.
Jarraitu irakurtzen.
Emakumearen nazioarteko egunaren baitan, hainbat izan ziren Lauaxeta ikastolan egindako jarduerak. Horreen artean, Haur Hezkuntzako ikasle batzuei egoera bat planteatu geuntseen, eta zorionez gauzak oso argi daukeez. Ikusi nahi? Aurrera.
Aurrerapausoak emon badira ere, berdintasunean aurrera egiten jarraitzea beharrezkoa da oraindik. Norbanakoaren eremutik egiteaz harago, guraso eta hezitzaile garen heinean, erantzukizun erantsia daukagu, eta gizartean bardintasunaren aldeko aldaketa positiboan eragiteko gaitasun handiagoa.
Zer egin daikegu guraso gisa?