Lauaxeta Ikastolako Hezkuntza ereduak, DBHan, XXI. menderako gaitasunen garapena du helburu. Gaitasunen araberako lanaren helburua ikasleak zenbait gaitasun garatzea da, bere erronka pertsonalei aurre egin diezaien eta zoriontsu izateko gaitasunean laguntzeko. Izan ere, gaitasunen helburua ez da "jakitea" bakarrik, "egiten jakitea" ere bai. Jakintza hori aplikatzen da eta hainbat egoera eta testuingurutara egokitu daiteke. Horrela, bizitzan ondo moldatzen jakingo dute gure ikasleek. Kontzeptuzko edukiek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina ez dira helburua, baliabidea baizik.
Konpetentzien webgunea Infografía- Konpetentzi motakProiektuetan oinarritutako ikaskuntzan ikasleek gai motibatzaileak ikertzen dituzte, mundu errealeko arazoak, eta besteak beste arlo hauetakoak: zientzia, arteak, gizartea, teknologia edo matematika. Ikasleek taldeka lan egiten dute, eskura duten teknologia eta hainbat informazio-iturri erabiliz zenbait lan egiteko.
Proiektuen araberako ikaskuntzak abantaila asko ditu: diziplina baten edo batzuen kontzeptu eta printzipioetara mugatzen da, ikasleak arazoak ebazteko ikerketetan parte hartzera bultzatzen ditu, modu autonomoan lan egiteko aukera ematen die beraien ezagutza sortzeko, eta emaitza objektibo eta errealistak ateratzen ditu.
Ikasleek lankidetzan lan egiten dute, taldeak elkarrekin lortu beharreko helburuak finkatuz eta beraien denbora eta lan-esparrua antolatuz, proiektuan ezarritako helburuak ondo bete ditzaten.
Infografia ikasketa kooperatiboaMailako zenbait unetan ikasleek diziplina anitz erabiliz lan egiten dute, eskatutako proiektuei modu esanguratsu eta errealistagoan erantzun ahal izateko. Proiektu horietako batzuek ezagutza-esparru bereko ikasgai guztiak biltzen dituzte. Beste une batzuetan mailako ikasgai guztiak (UDIN proiektuak). Esaterako, hauek aipa ditzakegu: Kultura aniztasunaren proiektua (UDIN DBH 1). Sexu identitate eta genero aniztasunaren inguruko proiektua (UDIN DBH 2). Smart Community proiektua (UDIN DBH 3) Nire etorkizuna proiektua (DBH 4).
Infografia- Diziplina aniztasunaIkasle bakoitza bere ikaskuntza-eredu pertsonalizatua egiten joaten da egindako proiektuetan, izandako aurrerapenetan eta bere gaitasunen eta pertsona gisa izandako esperientzien eta hazkuntzaren garapenean nahi duen hobekuntzan oinarrituz.
Urtero, bi astetan zehar, ikasle bakoitzak erosoen sentitzen den esparruak aukeratzen ditu, bere talentua sakontzeko, hobetzeko edo garatzeko. Tailer horietan, adin desberdineko ikasleek elkarrekin parte hartzen dute, beraz, beste modu batera ezagutzeko aukera izaten dute, zeharkako gaitasunen garrantziaz jabe daitezen eta beraien talentua osorik heda dezaten.
Talentu tailerren webguneaIngelesaren ikasketa prozesua pertsonalizatzea, ikasle bakoitzak bere erritmora aurrera egin dezan.
Ikaslegoa bere ingeles mailaren arabera taldekatuta dago, formazio ibilbide desberdinak bereiztuz. Gizarte ikasgaia ingelesez ematen da etapa honetan, ingelesaren ahozko erabilera sustatzeko asmoz. Era berean, beste ikastetxe batzuekin online elkatrukatzeak ere garatzen dira, Skype erabiliz.
DBHko 4. mailan nahi duenak UNESMUN programan parte har dezake. Programa horretan gizarteko eta munduko politika eta ekonomiako gaiak lantzen dira, eta Nazio Batuen ereduari jarraituz, eztabaida, argudiaketa, entzute aktiboa edo oratoria balioak erakusten dira. Programaren amaieran estatu mailako ekitaldi bat egiten da. Hor, proiektuan parte hartu duten ikasle guztiak biltzen dira.
DBHko 3. mailatik aurrera, ikaslearen interesen edo beharren arabera, atzerriko beste hizkuntza bat (frantsesa edo alemana) ikastea aukeratzen du, euskara, gaztelania eta ingelesaz gain. Speakingaren bitartez, ingelesez komunikatzeko gaitasunean sakontzen da baita.
Ikaskuntza esperimentala eta esperientziala Lauaxeta Ikastolaren diziplina zientifikoen oinarria da, metodo zientifikoaren etengabeko garapenarekin batera. Hori dela eta, ikasgai zientifikoek ikaskuntza esanguratsua lortzea dute helburu, esperimentazioaren bidez eta landutako ezagutzak erabiliz. Halaber, proiektu zientifikoetan landutakoari amaiera emateko, zientzia hedatzeko eta esperimentatzeko jardunaldi espezializatuak egiten dira.
Ikasleei ikerketa sakonak egiteko entrenamendu berezia eskeintzen zaie, foro eta txapelketa desberdinetan parte hartuz ikerketa hauen ondorioak zabaldu eta partekatzeko: Inspira, Tea Time 4 Science, STEAM eguna, Zientzia azoka, First Lego League, Elhuyar, Ciencia en Accción, Galiciencia, …
Ikasleek ikastolan bertan Cambridge-ko azterketa ofizialak egiteko aukera dute. Horretarako, ingeles-irakasleek, ikaslearen mailaren arabera, maila bateko edo beste bateko azterketa egitea aholkatzen die ikasle bakoitzari.
Cambridge- LauaxetaEzagutza zientifikoa robotika eta programazio tailerren bidez indartzen da. Horrela, ikasleek programazio-lengoaiak ezagutu eta sakontzen dituzte. Bestalde, pentsamendu logiko eta egituratuaren garrantziaz konturatzen dira. Robotikako tailer berezi bat dugu, eta LEGO Mindstorm robotak, Arduino eta bestelako programazio-lengoaiak erabiltzen dira.
Teknologia berriak erabiltzeak bi helburu ditu: batetik, ikasleek gaitasun digital arduratsu eta errespetuzkoak garatzen dituztela bermatzea; bestetik, haien ikaskuntza-prozesuaren kalitatea hobetzea. Teknologia erabiltzean argi dugu beti zer, nola eta noiz lortu nahi dugun.
Ikaslearen gaitasuna eta ebaluazio-sistema oro har garatzeko funtsezkoa da irakaslearen eta ikaslearen arteko hartu-emana ikaskuntza- eta hobekuntza-prozesuan. Baina ikasturtean zehar duten etengabeko hartu-emanaz harago, ikasle bakoitzak bere puntnu sendoak eta hobetzeko arloen hartu-eman zorrotza jasotzen du ikasturteko hiru unetan.
Lauaxetako Ikastolako ikasleen etorkizunerako funtsezkoa da munduari irekita egotea. Hori dela eta, DBHko 4. mailako ikasleek ingelesez komunikatzeko gaitasuna hobetzea helburu duen proiektu batean parte hartzen dute Brujaseko Sint Jozef Humaniora ikastetxearekin batera.
Diploma honek, batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean) lortzea suposatzen du.
Programa honek, hiru helburu nagusi dauzka: hizkuntza murgilketa, murgilketa teknologikoa eta murgilketa pertsonala.
Academica Batxilergo Dualaren diplomaDBH 1. eta 2. mailan, bi matematika eskeintza dagoz ikasleentzat: batetik ikasturte horretako eskeintza eta bestetik matematika aurreratua, ikasleen talentu matematikoa garatu eta bakoitzaren ikasketa erritmoari erantzuna emanez.
DBH eta batxilergoko ikasleek, euren ibilbidean zehar, hainbat proiektu garatzen dabez, zeinetan proiektuari lotutako bideo bat grabatu eta editatu behar duten. Era honetan, grabazio eta edizio profesionalari dagozkion ezagutzak lortzen dituzte, bai eta ahozko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna garatu ere.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lau maila daude. Etapa honetan, pertsona orok gizartean moldatzeko behar dituzten gaitasun, trebetasun, gaitasun eta ezagutzak finkatzen dira. Horretarako, ikaskuntza-proiektuak, problemen ebazpena, talde-lana eta oinarrizko trebetasunak bereganatzea funtsezkoak dira curriculumaren eta antolaketaren plangintzan ikaslearen ikaskuntza-eredu pertsonalizatua egiteko.
Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun politika atala. [ Jarraitu ]