Marta eta Ariane Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleei gaur Radio Euskadiko Boulevardean egindako elkarrizketa galdera honekin abiatu da. Emakumearen nazioarteko eguna baino bi egun lehenago, Radio Euskadik haiekin egon nahi izan du gazteek berdintasunaren inguruan duten ikuspegia ezagutzeko. Martak eta Arianek argi dute: asko dugu aurrera...Sakondu
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi...Sakondu
3 urtetik beherako seme edo alabaren bat daukazu? Zure interesekoa izango dela eta, erantsita, Eusko Jaurlaritzak 0-3 urte bitarteko familientzako argitaratu duen laguntza berriaren inguruko informazioa partekatzen dizugu. Alde batetik laguntza beraren araudia lotura honetan. Eta bestetik berau ulertzeko gida bat beste lotura honetan.Sakondu
Elikadura osasungarriak zerikusi handia du garatzen ditugun ohiturekin eta heldu gisa egunerokoan ere eskaintzen diegun adibidearekin. Atzo, Lauaxetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek sukalde lanak egin zituzten, pintxo osasungarriak eta ez hain osasungarriak eginez. Hori guztia Scienceko Healthy bites proiektuan. On egin!Sakondu
Gure egunerokoan, ingurumenari gehitu edo kendu egiten dioten ohiturak garatzen ditugu, ia horretaz jabetu gabe. Eta, erronka bat jarri eta ingurumenaren alde jokatzen badugu? Horixe egingo dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin eta haien familiekin, The Good Goali esker. Agenda 2030 programaren esparruan garatuko dugun...Sakondu