Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Gernikako Zientzia eta Teknologia Azokan sormenari saria

🎥🔬 Aurreko batean, Gernikako Zientzia eta Teknologia Eguna ospatu zen, eta bertara joan ginen gure 4. DBHko ikasle batzuekin. Azokan, RK Informatikaren standean, iragarki labur bat grabatzeko aukera eskaini zieten ikasleei… eta gure ikasleen bideoa izan zen onena! 👏

Sormenari eta talde-lanari esker, smartwatch bat irabazi dute sari modura. Gaur, Gernikako enpresa bisitatu eta saria jaso dute, teknologia mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dutelarik. 🤖🏆⌚

Saria irabazi dutenak DBH 4. mailako Teknologia ikasleak izan dira:
🧑‍💻 Mikel Urretabizkaia
🧑‍💻 Unai Saez
🧑‍💻 Zuhaitz Zabala
🧑‍💻 Lander Martinez

Zorionak talde osoari!

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu