Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Zer nolako eragina dute sare sozialek gure seme-alaben autoestimuan?

Nahiz eta pertsona bakoitza bakarra izan eta modu desberdinean erreakziona dezakeen, egia da sare sozialetan askotan bizitza itxuraz perfektuak azaltzen direla, eta horiekin alderatuz gurea “hain perfektua” ondorioztatu dezakegu.

Heldutasunak distantzia hartzera eta pentsamendu kritikoa garatzera garamatza, eta, horri esker, konturatu gaitezke erakusten diguten hori beharbada ez dela “hain perfektua”, ezta gure bizitza “hain inperfektua”. Baina, egia esan, gure seme-alabek eta ikasleek, adinaren arabera, oraindik ez dute izaten ikusten dutenaren balorazio kritikoa egiteko tresnarik, eta, ondorioz, litekeena da ikusten dutenak neurri handiagoan eragitea.

Horrekin batera, “atsegin dut”-ekiko mendekotasuna eta kanpoko onarpen horren beharra ere kontuan hartzen baditugu, sare sozialek gure seme-alaben autoestimuan izan dezaketen eragina nabarmena da.

Hori horrela izanik, garrantzitsua da tresna horien erabilera egokian eta eskura ditzaketen edukiak kontsumitzerakoan hain beharrezkoa den pentsamendu kritikoaren garapenean heztea.

Hainbat ikasturte eta etapatan egiten dugu. Bai ikasleei zuzendutako formakuntza saioetan eta baita gurasoei zuzendutakoetan ere, Lauaxeta Ikastolako Familia eskolaren bitartez.

ORaingo honetan, intereseko bideo batekin izten zaitugu.

 

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu