Albisteak-Bloga

Ekintza osogarriak

Ikaskuntza edozein lekutan gerta daiteke. Edozein esperientzia, une eta leku izan daiteke ikaskuntza-iturri, ikastolan izan edo ez izan. Ildo horretan, gure Ekintza Osogarriak- batzen dauzan jarduerak helarazten deutsuguz. Jarduera honeek, bat egiten dabeeskola-orduetan egiten diranekin, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleak lehen hiruhileko honetan lantzen ari diran edukiekaz lotuta dagoz. Bota begirada bat.

 

Ekintza osogarriak Lauaxeta Ikastola actividades que suman

Lehen hiruhileko honetan hezkuntza-etapa bakoitzean lantzen ari diran edukietan sakontzeko interesgarriak iruditzen jakuzan proposamenen bilduma bat da, ikaskuntza-esperientzia gehiago izatea ahalbidetuko deuskuenak.

Jarduera honeek, aldi berean, gure ingurune hurbilean daukaguzan baliabideez gozatzera gonbidatzen gaituen asialdirako proposamena ere badira.

Prestatu deutsuegun agenda, horretarako baliagarria izatea espero dogu. Klikatu ondoko loturan.

Antzerako albisteak

10-09-2021

Umea negarrez izten dot ikastolan…

Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.

Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?

Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?

07-09-2021

Iraila iritsi da eta barriro errutinak antolatzen. Nondik hasi?

Ikasturte barriaren hasieraragaz batera, barriz ere errutinetara eta ikasturte barrirako antolakuntza premiara itzultzen gara: ikastola, eskolaz kanpokoak, hitzordu medikoak, aisialdi-planak... Zelan euki dana kontuan eta ez ahaztu ezer? Laguntzeko asmoz, familia-egutegi bat sortu dogu eta zugaz partekatu nahi dogu, baita baliagarriak izan daitekezan ideia batzuk ere. Ikusi nahi?

Segi irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink