Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > European Youth Parliamenteko eskualdeko fasean!

European Youth Parliament hezkuntza-plataforma paregabea da, Europa osoko gazteei aukera ematen diena egungo gai garrantzitsuei buruz eztabaidatzeko, lidergo-trebetasunak garatzeko eta kultura-truke aberasgarri batean parte hartzeko. Esperientzia honetan zehar, ikasleek nazioarteko eta elkarlaneko giroan murgiltzeko aukera izango dute. Bertan, beren ideiak modu eraginkorrean adierazten, besteen iritziak entzuten eta errespetatzen eta taldean lan egiten ikasiko dute, arazo konplexuei irtenbidea aurkitzeko.

European Youth Parliament programan parte hartzea esperientzia eraldatzailea da gure ikasleentzat. Gaurkotasuneko gaiak sakonki ikertzen ikasten dute, beren ikuspuntuak sendotasunez argudiatzen eta beren ideiak hainbat ikusleren aurrean modu konbentzigarrian aurkezten. Gainera, ingelesezko komunikazio-trebetasunak hobetzeko eta beste herrialde eta kultura batzuetako errealitateak eta ikuspegiak hobeto ulertzeko aukera dute.

Ezagutza akademikoak eta trebetasun praktikoak eskuratzeaz gain, kontzientzia zibiko handiagoa eta aniztasunarekiko pentsamolde irekia eta tolerantea garatzen dute. Esperientzia honek gure ikasleen garapen integrala sustatzen du, herritar aktibo, konprometitu eta gizartean duten eginkizunaz jakitun bihurtzeko prestatuz.

EYPren eskualdeko fasea hasiko da Bilbon eta aurreko edizioetan bezala, Lauaxeta ondo ordezkatuta egongo da! Aurten Igor Murgak, Leire Ibarrak, Nikole Altunak, Mirari Arangurenek, Julen Irazabalek eta Eneko Zabalak hartuko dute parte esperientzia honetan.

Teambuilding eta comitee work dinamiken ondoren, bihar, igandea, eztabaidaren eguna: Assembly jenerala.

Aurrera!

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu