Esker ona sarritan sentitzen daben eta daukeena baloratzen daben pertsonak zoriontsuagoak dira, ez dagoz hain estresatuta eta pozago bizi dira. Eskerrona, kexatzeko eta ez daukagun horretan pentsatzeko joerari buelta emotea da.
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleek praktikan jarri dabe. Ikusi nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Ingeleseko irakasgaitik egindako ekimen bat aprobetxatuz, Batxilergoko ikasleek, Gabonetako oporren aurretik, Gabonetako zuhaitz bat egin eben, pertsona desberdinentzako esker oneko QR mezuak bilduz. Horreen artean, honako esteka honeetan, irakasleei eta Lauaxeta Ikastolako sukaldariei eta garbitzaileei eskerrak emon deutseez.
Garapen pertsonalak zoriontsu izateko gaitasuna garatzea ere eskatzen dau, eta hau ere, praktikagaz hobetu daiteke. Aurrera!
Eta pandemiari buruzko sentimenduak argazki batean laburbildu beharko bazeunkez? Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleei planteatutako erronka da, eta hauxe da emaitza.
Segi irakurtzen.
Atzo, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak hurbileneko postontzietara hurbildu ziran, euren aitei eta amamei idatzitako gutunak bidaltzeko. Gabonetan, beharbada, gitxiago egongo gara eurekaz, baina badagoz erak hurbil sentitzen jarraitzeko. Zaindu daiguzan! Eskerrik asko eta besarkada bana aitite eta amamei!!!!