Expertia

Lauaxeta Ikastola > Expertia

Lauaxetan ikastola espazio ireki gisa ulertzen dugu. Ildo horretan, ikasturte osoan zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen den Expertia programaren esparruan, hainbat gizarte-eragile hurbiltzen dira ikasgeletara, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta gai asko jorratzen dira; guztietan, kanpoko pertsona bat, bere esperientzia Lauaxeta Ikastolako ikasleekin partekatuz.

Zer da Expertia programa?

Hainbat adituren topagunea da, beren esperientzia eta bizipenetik abiatuta beren ezagutzak eskaintzen dizkietenak ikasleei.

Saio txikiak antolatzen dira Ikastolaren hezkuntza-proiektuaren barruan, kanpoko eragileen, familien eta ikasle ohien ezagutza teknikoak eta esperientzia profesionalak aprobetxatuz, ikasleen ikaskuntza-prozesua esanguratsuagoa izan dadin.

Zeintzuk dira Expertia programaren helburuak?

  • Ikasleen gaitasunak hobetzea, familien eta ikasle ohien ezagutza teknikoak eta profesionalak balioetsiz.
  • Ikasleek hainbat alderdiri buruz (lanbide motak, gaitasun motak, etab.) duten ikuspegia aberastea, kanpoko esperientzia eta bizipen pertsonalak ekarriz.