Albisteak-Bloga

Ezagutza finantzieroen lehiaketako lehen fasean klasifikatu dira Lauaxetako 4 ikasle

Finantzak, enpresaburu, inbertitzaile edo ekonomistentzat bakarrik direla uste izanik, tradizioz, adituen esku utzi dogun diziplina baten barnean sartzen dira. Baina, egunerokoan baliagarri dirna konpetentzia eta ezagutzetaz ari garenean ikuspuntu hau ez da egokiena. Ez dozu uste?

Lauaxeta Ikastola Finanzas para todos premio saria

Badira bizitzarako ezinbestekoak diren ezagutza eta trebetasunak. Horregatik, Lauaxetatik “Finanzas para todos” finantza-lehiaketan parte hartu dogu. Lehiaketa horren bidez, besteak beste, aurrezpena, diru-sarrerak, aurrekontu pertsonala, gauzen kostua eta kontsumo arduratsua bezalako kontzeptuak ulertzeko trebetasunak sustatu nahi dira.

Pasa den eguaztenean, ezagutza finantzieroen lehiaketako lehen fasea bukatutzat emon zan eta puntuazio onena lortu eben lehen 32 taldeak sailkatu ziren. Bertan, 29. postua bereganatu dau Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek.

Zorionak Iñigo Gonzalez, Jon Ortega, Ivan Delgado eta Jone Escribano klasifikazioagatik eta zorte on hurrengo fasean!

Antzerako albisteak

11-06-2021

Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketako irabazleak ezagun-ezagunak doguz!

Aurten ere, DBH Lauaxeta Ikastolako ikasleek Coca Colak antolatutako Literatur Lehiaketan parte hartu dabe eta Olatz Etxebarri eta Sara Aranguren izan dira irabazleak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.

 

24-05-2021

“Zu ere erromantiko” ipuin lehiaketako sari banaketa

Beraien kabuz, DBHko Literatura Unibertsaleko ikasleek ipuin lehiaketa antolatu dabe talde-lanean garatutako proiektu baten bukaera moduan: “Zu ere erromantiko” lehiaketaren II. edizioa. Euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz idatzitako lanak aurkeztu dituzte parte hartu daben 82 ikaslek.

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink