Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Batxilergoko ikasleek adimen artifizialari euskara irakasten diote. Bat egin nahi?

Argi daukagu adimen artifiziala gure seme-alaben etorkizunean eta geure etorkizunean egongo dela. Geratzeko etorri dela eta oraindik ez ditugula ikusten emango dizkigun aukera guztiak. Gaur egun garatzen ditugun zeregin askotan lagungarri izango zaigu, eta zentzu horretan, gure egitekoa aldatuko du, adimen artifizialak gugatik egin dezakeena aprobetxatuz eta pertsonok eman dezakegun balio erantsidun alderdiak bereituz.

Baina adimen artifizialeko tresnen garapena bata edo bestea izango da, duten abiapuntuko informazioaren arabera. Eta adimen artifiziala euskarazko edukiz elikatzen ez badugu, ez digu gure hizkuntzan, gure egunerokoan, laguntzarik emango.

Horregatik, euskaldunok erronka berri bat dugu: makinei euskara irakastea dagokigu, adimen artifizialari, gero mesedea itzul diezaguten eta gure zereginak gure hizkuntzan garatzen lagun diezaguten. Alde biek irabaziko dugun harremana izango da.

Eta ahalik eta formatu gehienetan egin behar da. Audio formatuan ere bai. Horren adibide da Batxilergoko ikasleak dabiltzan Gaitu proiektua. Hari buruz gehiago jakin nahi baduzu, esteka honekin utziko zaitugu.

Eman zure ahotsa teknologien arloan ere euskararen alde ekiteko!

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu