"Pertsona garatuz gizartea eraikitzen". Horrela dino Lauaxetako leloak eta gaurkoan, gure ikasle batzuek, jarrera hau, eurena dala erakutsi dabe.
Euskadi Irratiko Faktoria programari eskeinitako elkarrizketa batetan izan da.
Entzuteko, jarraitu irakurtzen.
Irratsaioa entzuteko, klikatu ondoko lotura.
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea.
Batzuetan, belaunaldi nagusiagoek, gazteenen jarrera edo jokabidea gutxietsi egiten dabe, ez direla hain arduratsuak edo arduragabeagoak dirala baieztatuz, eta etorkizunari buruzko nolabaiteko kezka agertuz. Baina, batzuetan, ahalegin txiki bat baino ez dogu egin behar kontrako ebidentziak badagozala konturatzeko, hau da, gaur egungo arazoaz jabetzen diran eta parte diren gizartea hobetzen inplikatuta dagozan gazteak dagozala konturatzeko. Gure inguruko neska-mutil askoren kasua da, Amaia, Irune eta Matxalenen kasua esate baterako.