Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Haurrak lokartzeko soluzioak, helduak ere konbentzitu dauz!

SleepTile-k, Lauaxetako lau gazteren proposamen originalak, proiektu onenaren saria lortu dau Junior Achievement fundazioaren Minienpresen Estatu mailako XV. Lehiaketan!

Gehiago ezagutu nahi? Jarraian azalduko deutsugu.

Estatu mailan bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek garatutako 15 ekintzailetza-proiektu aukeratu ziren Junior Achievement Fundazioaren Minienpresen XV. Lehiaketan parte hartzeko.

Kalitatea eta originaltasuna, izaera berritzailea eta bideragarritasuna aintzat hartuta, Sleeptile aukeratu dabe proiektu onenaren sariaren irabazle gisa, eta, horrenbestez, Espainiaren ordezkari da Europan.

Sleeptilek, Jone Escribanok, Iñigo Gonzálezek, Jon Ortegak eta Unai Carrerak osotutako enpresak ideiak, erliebedun zortzi baldosako pack bat sortzea proposatzen dau, haurtxoen gurditxo baten traketsa kalean paseatzeakoan simulatzen dauana, haurren loaldirako irtenbide gisa.

Originala, ezta? SleepTileri buruz gehiago jakiteko, jo esteka honetara.

Albistean sakontzeko, beste esteka honetan klik egin daikezu.

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu