Pelikula baten bitartez, beste persona batzuen istorioetan murgiltzen gara, eta balio erantsia dakarren emozioak eta hausnarketak eragin daikez gugan. Horregatik, beren erabilgarritasun ludikotik harago, hezkuntza-baliabide interesgarria dira. Hori erabilgarriagoa da gure mugikortasun fisikoa murriztuta dagoen garai honetan, eta eguraldiak etxetik gutxiago urtetzera eroaten gaituen uneotan. Horregatik, interesgarritzat jotzen doguzan filmen gida bat egin eta partekatu nahi izan deutsuegu. Ikusi nahi?
Segi irakurtzen.
Edozein hizkuntza ikastearen azken helburua gure eguneroko bizitzan komunikazio-bide gisa erabiltzea da. Are gehiago, gure kulturaren oinarri dan hizkuntza bateri buruz ari garenean, herri gisa dogun nortasunaren parte eta zaindu beharreko aberastasun bateri buruz ari garenean. Honegaz batera, #EuskarazBizi gida eskaintzen deutsugu.
Jarraitu irakurtzen.
Garrantzitsua da inguratzen gaituen errealitatea ezagutzea eta ulertzea, eta gure inguruan gertatzen danaren barri izatea. Baina, batzuetan, albisteek alderdi negatiboak nabarmentzen dabez nagusiki, eta errealitatearen ikuspegi erredukzionista eta negatiboa izan daikee. Testuinguru honetan, gure seme-alabek albisteak ikustea eragotzi behar al dogu? Zelan hezi daikegu izatean eta baloreetan, eukitzea goraipatzen daben albisteen erdian?
Jarraitu irakurtzen.
Ikasleen garapen pertsonala alderdi akademiko hutsetik haratago ere landu behar da. Lauaxeta Ikastolan, funtzeskoa deritzogu baloreetan eta elkarbizitzan ere heztea. Horretarako, ondoren, baliabide batzuk eskaintzen deutsuguz.
Jarraitu irakurtzen.
Zalantzarik gabe, teknologiak baliagarriak dira, eta, egungo eta etorkizuneko gizartearen parte dira. Horrela izanik, irtenbidea ez da hareek baztertzea, baizik eta gure ikasleak eta seme-alabak teknologien kudeaketa egokian heztea.
Segi irakurtzen.
Ikaskuntza edozein lekutan gerta daiteke. Edozein esperientzia, une eta leku izan daiteke ikaskuntza-iturri, ikastolan izan edo ez izan. Ildo horretan, gure Ekintza Osogarriak- batzen dauzan jarduerak helarazten deutsuguz. Jarduera honeek, bat egiten dabeeskola-orduetan egiten diranekin, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleak lehen hiruhileko honetan lantzen ari diran edukiekaz lotuta dagoz. Bota begirada bat.