Albisteak-Bloga

Hezkuntza eta guraso eskola

09-02-2021

Mundu digitalean ere heztea

Gure seme-alaben eta ikasleen hezkuntzak, eremu digitalerako hezkuntza ere barneratu behar dau. Gaur, Interneten erabilera seguruaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen da. Lauaxetan ere, helburu honegaz bat egiten dogu. Zelan?

Jarraitu irakurtzen.

08-02-2021

Adikzioen prebentziorako heziketa emozionala

Hezkuntza, arlo akademikoa baino askoz ere haratago doa; izan ere, azken batean, helburua gure seme-alabak eta ikasleak beren bizitzan moldatzeko gai izatea da. Ildo horretan, adin bakoitzeko arazo nagusietan eragiten daben prestakuntza eta hitzaldiak garatzen doguz. Kasu honetan, menpekotasunei buruzkoa.

Segi irakurtzen.

 

27-11-2020

Balio erantsia dakarren pelikulak

Pelikula baten bitartez, beste persona batzuen istorioetan murgiltzen gara, eta balio erantsia dakarren emozioak eta hausnarketak eragin daikez gugan. Horregatik, beren erabilgarritasun ludikotik harago, hezkuntza-baliabide interesgarria dira. Hori erabilgarriagoa da gure mugikortasun fisikoa murriztuta dagoen garai honetan, eta eguraldiak etxetik gutxiago urtetzera eroaten gaituen uneotan. Horregatik, interesgarritzat jotzen doguzan filmen gida bat egin eta partekatu nahi izan deutsuegu. Ikusi nahi?

Segi irakurtzen.

 

28-10-2020

Euskaraz Bizi gida

Edozein hizkuntza ikastearen azken helburua gure eguneroko bizitzan komunikazio-bide gisa erabiltzea da. Are gehiago, gure kulturaren oinarri dan hizkuntza bateri buruz ari garenean, herri gisa dogun nortasunaren parte eta zaindu beharreko aberastasun bateri buruz ari garenean. Honegaz batera, #EuskarazBizi gida eskaintzen deutsugu.

Jarraitu irakurtzen.

27-10-2020

Gaurkotasuna ulertzeko eta aldatzeko heztea

Garrantzitsua da inguratzen gaituen errealitatea ezagutzea eta ulertzea, eta gure inguruan gertatzen danaren barri izatea. Baina, batzuetan, albisteek alderdi negatiboak nabarmentzen dabez nagusiki, eta errealitatearen ikuspegi erredukzionista eta negatiboa izan daikee. Testuinguru honetan, gure seme-alabek albisteak ikustea eragotzi behar al dogu? Zelan hezi daikegu izatean eta baloreetan, eukitzea goraipatzen daben albisteen erdian?

Jarraitu irakurtzen.

14-10-2020

Baloreetan hezi dagigun

Ikasleen garapen pertsonala alderdi akademiko hutsetik haratago ere landu behar da. Lauaxeta Ikastolan, funtzeskoa deritzogu baloreetan eta elkarbizitzan ere heztea. Horretarako, ondoren, baliabide batzuk eskaintzen deutsuguz.

Jarraitu irakurtzen.

 

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink