Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?
Jarraitu irakurtzen.
Garapenak, helburuak eta xedeak planteatzea, honeek lortzeko planak eta ekintzak identifikatzea eta horri ekitea dakar, baina, batzuetan, garrantzitsua da baita egindakoa eta bizitakoa balioztatzea: iraganari begiratzea eta hartatik ikastea. Horrela da pertsonei dagokigunean eta baita erakundeei dagokigunean ere. Horren emaitza gisa, joan dan ikasturtearen gure Memoria eskaintzen deutsugu. Bertan, Lauaxetako familiek, ikasleek eta langileek egindako ahaleginaren aintzatespena nabarmentzen dogu, zalantzarik gabe, gure memoria pertsonalean mantenduko dan ikasturte berezi honetan.
Segi irakurtzen.
Egungo egoerak muga jakin batzuk dakartza mugikortasunari dagokionez, baina ez derrigorrez ikaskuntza esperientziei dagokionean. Hori bai, egeora honek, jarduera jakin batzuk birpentsatzea eskatzen dau, baina horrek ere ikaskuntza interesgarriak dakartza ikasle eta irakasleontzat.
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. urteko ikasleak Danimarkako ikasleekaz trukean aritu dira. Ikusi nahi dozu? Segi irakurtzen.
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan eben pertsona batzuen bizipenak ezagutu dabez eta eurei esker, bi ikaskuntza handi eroan dabez.
Jarraitu irakurtzen.
Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako batxilergoko 2. mailako ikasleek trafiko istripuen inguruko saio batzuk garatu dabez. Ikastaroa mediku aditu batek eta istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa daukan pertsona batek ematen dabe.
Jarraitu irakurtzen.
Hezkuntzaren lidergoa, ikasleen ikaskuntzan eragin handiena daukan bigarren aldagaia da, irakasleen praktikaren ondoren.
Etengabe hobetzeko eta unean uneko beharretara egokitzeko beharrizana are nabarmenagoa da bizitzen ari garen garai honetan. Esparru horretan, Lauaxeta Ikastolak EducaixaTalksen hausnarketa-jardunaldi batean parte hartu dau.
Segi irakurtzen.