Esker ona sarritan sentitzen daben eta daukeena baloratzen daben pertsonak zoriontsuagoak dira, ez dagoz hain estresatuta eta pozago bizi dira. Eskerrona, kexatzeko eta ez daukagun horretan pentsatzeko joerari buelta emotea da.
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleek praktikan jarri dabe. Ikusi nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Eta pandemiari buruzko sentimenduak argazki batean laburbildu beharko bazeunkez? Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleei planteatutako erronka da, eta hauxe da emaitza.
Segi irakurtzen.
Ba al daukazu irakurtzeko txoko gustoko bat? Horixe da Lehen Hezkuntzako ikasleei egin deutsegun galdera, eta hainbatek argazki bategaz erakutsi deusku. Sormena, irakurketa zaletasuna, … ekimen honetan inplikatuta.
Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?
Jarraitu irakurtzen.
Lauaxeta Ikastolako bost ikasle sarituak izan dira Zornotzako Ipuin Lehiaketan.
Segi irakurtzen.
Garapenak, helburuak eta xedeak planteatzea, honeek lortzeko planak eta ekintzak identifikatzea eta horri ekitea dakar, baina, batzuetan, garrantzitsua da baita egindakoa eta bizitakoa balioztatzea: iraganari begiratzea eta hartatik ikastea. Horrela da pertsonei dagokigunean eta baita erakundeei dagokigunean ere. Horren emaitza gisa, joan dan ikasturtearen gure Memoria eskaintzen deutsugu. Bertan, Lauaxetako familiek, ikasleek eta langileek egindako ahaleginaren aintzatespena nabarmentzen dogu, zalantzarik gabe, gure memoria pertsonalean mantenduko dan ikasturte berezi honetan.
Segi irakurtzen.