Janaria Ikastolako sukaldean bertan prestatzen da, mediku kolegiatuek egiaztatutako berezitasun dietetiko guztiak kontuan hartuz.
Berme osoko gastronomia enpresa bat arduratzen da hornikuntzaz eta menuen osaeraz, dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz eta janaria prestatzean arau higienikoak eta sanitarioak aplikatuz. Arlo honetan, besteak beste, ondokoak egiten ditugu:
- GASCAren zentralera bisita (DBH 3. mailako ikasleei zuzendua)
- Elikadura, elikadura gaisotasunak, etabarren inguruko hitzaldia (DBH 3.mailako ikasleei zuzendua)
- Lauaxeta Ikastolako blogerako kolaborazioa, elikaduraren inguruko artikuluen bitartez
- Sektoreko profesio eta irteera profesionalak gertutik ezagutzeko aukera: sukaldaria, dietetika eta nutrizioa, … (Batxilergo ikasleei zuzendua)
- Hiruhilabeteroko menuaren hobekuntza: CO2 aztarna baxuko menuak, gantz baxuko jaki osasungarriak, gure lurraldeko elikagaiak, produktu ekologikoak (ikasle guztientzat)
- Jaki internazionalak, sorpresaz: janari asiarra, italiarra edo mexikarra (DBH eta Batxilergo ikasleei zuzendua)
- Menuaren aldaketa puntualak, sorpresaz: etxeko San Jacoboak, hanburgesa, tortila betea eta pizza (Batxilergo ikasleei zuzendua)
- Urteroko formazio kurtsoa (sukaldari nagusiari zuzendua)
- Elikagaien manipulazio formazioa, bai eta jarreren trataera eta antolaketaren ingurukoa (sukaldeko langile guztiei zuzendua)
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, irakasleak eta laguntzaile talde bat arduratzen dira umeez. Bigaren Hezkuntzan eta Batxilergoan lan hori laguntzaileen esku dago.
Arlo honetan, 2016-2017 ikasturtetik, Lauaxeta Ikastolak Bertoko Plana jarri zuen martxan. Plan honetan, menuan eskeintzen diran produktu lokal eta era artesanoan lortutako produktuen portzentaia handiagotzeko konpromisoa hartzen da. Bertoko Plana sakonago ezagutzeko, klikatu ondoko lotura.
2018-2019 ikasturtean egindako menuen auditorietako ondorioetan oinarrituz, hauek dira jadanik martxan dauden neurriak:
- Frijituak olio kantitate gutxiagoren beharra duten sukaldaritza-teknikengatik ordezkatzea, hala nola, labeak.
- Arrautzez egindako platerren maiztasuna areagotu, astean behin.
- Koipe ugariko haragi prestaketen murrizketa (saltxitxak, hanburgesak, …).
- Fruten maiztasuna handitu postreetan, 3 errazio izatetik 4 izatera pasatuz. Horrela, zuntz, bitamina eta mineralen kontsumoa sustatuz.
- Postrean, esnekien maiztasuna astean behinekoa izatea, horrela azukre sinpleen murrizketa lortuz menuan.
- Ikastolan 8 urtera arteko haur guztiei eskaintzen zaien hamaiketakoa fruta da beti, ikasleek egunean zehar egiten duten frutaren kontsumoan modu positiboan eraginez.
Menua ikusteko, klikatu “Deskargatu” dinoan botoian.
Menuko ikur desberdinen esanahia ezagutzeko, hemen aurkituko dozu informazio gehiago.