Erabakitzea are gehiago kostatzen da gure seme-alabei eragiten dienean. Esperientzia propioaz gain, garrantzitsua da adituek metatutako esperientzian oinarritzea, informazio guztiarekin eta geure irizpide eta lehentasunekin guretzat erabakirik onena dena har dezagun.
Horixe lortu nahi dugu ate irekien jardunaldiekin: urteek aurrera egin ahala pilatu dugun esperientzia eskaintzea, ahalik eta informaziorik onena eta osoena eskaintzeko.
Abenduan eta urtarrilean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ate irekien jardunaldia ospatu dugu eta larunbat honetan Batxilergokoa.
Aldez aurretik, hainbat material eta dosier prestatu genituen, zuentzat, gurasoentzat, baliagarria izango zen informazioa biltzeko, etxera eraman eta erabakirik onena hartu ahal izateko gogoeta egin ahal izan dezazuen.
Eguneko bideo txiki batekin utziko zaituztegu.