Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Diplomazia gaztea martxan: gure ikasleak Erresuma Batua ordezkatzen Unesmun-en

Asteburu honetan, Izaro Mirari Aliende Verguizas, Aitana Martínez Urrutia, Ariana Ioana Iordache eta Leire Guzman Maguregui, 1. Batxilergoko ikasleak, Madrilera bidaiatu dute Unesmun ekitaldian parte hartzeko. Bertan, Erresuma Batua 🇬🇧 ordezkatu dute NBEko simulazio batean 🌐.

Lauaxeta Ikastola ordezkatuz joan dira, UNESCOren Eskola Elkarteen Sareko kide gisa, eta Estatu osoko gazteekin partekatu dute esperientzia, elkarrizketa, lankidetza eta hausnarketa ingurune batean 🕊️.

🔎 Zer ikasten dute esperientzia honekin?
Unesmun bezalako jardueretan parte hartzeak gaitasun hauek garatzeko aukera ematen die:

🗣️ Ahozkotasuna eta eztabaida gaitasunak
🤝 Talde-lana eta negoziazioa
🌐 Ikuspegi globala eta pentsamendu kritikoa
📚 Nazioarteko gaurkotasunari buruzko ikerketa
💡 Bakearen, giza eskubideen eta garapen jasangarriaren balioekin konpromisoa

Aste buru intentsua izan da, ikaskuntza eta bizipen aberatsak eskainiz. Ziur gaude markatuko duela haien bidea bai pertsonalki bai akademikoki. Zorionak neskak! 🥳 Harro gaude zuekin! 💙

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu