Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Ingurumenaren alde jolastu nahi?

Gure egunerokoan, ingurumenari gehitu edo kendu egiten dioten ohiturak garatzen ditugu, ia horretaz jabetu gabe. Eta, erronka bat jarri eta ingurumenaren alde jokatzen badugu? Horixe egingo dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin eta haien familiekin, The Good Goali esker.
Agenda 2030 programaren esparruan garatuko dugun jarduera berri bat da. Ingurumena zaintzea jolas bihurtzen dugu eta, horrela, ikasleak motibatzen ditugu.
Kontsumo, hondakin edo garraio ohiturei buruzko hasierako galdera-sorta batekin hasten da dena, eta abiapuntu bat ematen du: gure ekosistema gaur egun. Ikasgelen arteko lehiaketa ludikoarekin jarraituko dugu, ikasleak iraunkortasunaren kulturan inplikatzea sustatuz. Eta hilabete barru, hasiera puntua eta amaiera konparatuko ditugu, ea zer lortu dugun!
Ikasgela bakoitzeko tutoreak jarraipena egiten eta motibatzen joango dira jarduerak irauten duen bitartean.
Familiak animatzen zaituztegu zuen seme-alabekin batera jarduera honetan parte hartzera, gure errutina batzuk ingurumenaren alde aldatzeko aukera ezin hobea dela uste dugulako.
Aurrera!
Ekimen honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu