Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Gazteria, esperientzia eta mundu digitalaren abantailak adinekoei laguntzeko

Oraingo honetan, IMQ Igurco Orue adinekoen egoitzarekin dugun boluntariotza-proiektuaren esparruan batxilergoko 1. mailako gure ikasleak bizitzen ari diren esperientziaz hitz egin nahi dizuegu. Proiektu honek komunitateari laguntzeko aukera ez ezik, enpatiari, elkartasunari eta belaunaldien arteko loturaren garrantziari buruzko ikasgai baliotsuak ere eskaintzen dizkie.
Elkarreragiten eta uneak partekatzen dituzten heinean, adinekoek urteetan zehar metatutako ezagutzak, jakinduria eta haien bizi-esperientzia deskubritzen ari dira. Esperientzia honek, beren bizitzak aberasteaz gain, egoiliarren ongizate emozionala eta sozialean ereagin positiboa du.
Gainera, azken aldi honetan, gure ikasleek adinekoen zaintzan teknologia digitalen aplikazioa aztertzeko aukera izan dute, kasu honetan berrikuntza eta teknologiak behar dutenen zerbitzura jarriz. IgurTek aplikazioa da, zerbitzu berritzailea eta % 100 digitala, adinekoen zaintzaileei etxean bertan laguntzeko diseinatua.
Adinekoen zaintza errazten duen app bat da, adinekoak norbere etxean eta beren familia-ingurunean ahalik eta baldintza onenetan egon daitezen sustatzen duena, ongizate funtzionala, bizi-kalitatea, alderdi klinikoa eta kognitiboa guztiak zainduz.
Horrek gure ikasleen begiak zabaldu ditu teknologiak kolektibo jakin baten beharrizan espezifikoetara (adineko pertsonena, adibidez) baliatzearen eta egokitzearen garrantziari begira.
Proiektu honen helburua ez da soilik boluntariotza-lanak egitea, baizik eta adinekoen bizi-etapa eta premiak ulertzea eta gizarte inklusiboago eta ulerkorrago bat eraikitzen laguntzea eta eta ziur gaude aztarna bat utziko duela haien bizitza eta memorietan, haiek helduak direnean ere.

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu