馃摎鉁營kasturte berriarekin batera, martxan da berriz ere KulturLab. Ikastolaren bihotzean dagoen gune bizia da, eta gure ikasleentzako esperientzia aberasgarrienetako asko hemen gertatzen dira.
KulturLaben, besteak beste, honako jarduerak gauzatzen dira:
馃摉 Irakurzaletasuna sustatzea: liburuak, istorioak eta ikasketak aurkitzeko, gozatzeko eta partekatzeko gonbidapena. Irakurketa ideia, emozio eta horizonte berrietara eramaten gaituen zubia da hemen.
馃實 IBko ikasleen agentzien topaketak: Nazioarteko Batxilergoan (IB), agentzia ikasleek beren ikaskuntza-prozesuaren gidaritza hartzeko, ekimena garatzeko eta ardura bereganatzeko duten gaitasuna da. KulturLaben, ikasleen talde desberdinak elkartzen dira jarduerak proposatzeko, proiektuak bultzatzeko eta ikastolako bizitzari beren ahotsa emateko.
馃敩 IBko ikerketa-proiektuak: Nazioarteko Batxilergoko oinarrietako bat. Ikasleek beren intereseko gai baten inguruan ikerketa sakona garatzen dute, ezagutza konektatuz, iturriak kontrastatuz eta argudio kritikoak eraikiz. KulturLab da horretarako espazio egokia, ikasketa horiek aurrera eramateko, partekatzeko eta laguntza jasotzeko.
Laburbilduz, KulturLab da sortzeko, ikertzeko eta partekatzeko gunea. Ikasleak bere ikaskuntzaren benetako protagonista bihurtzen dira hemen, autonomia eta elkarlana lantzen dituzte, eta esperimentatzen dute hezkuntza tradizionala baino askoz harago doala. 馃専







