🌟 Lauaxeta Ikastola Forbes aldizkariak argitaratutako 2026ko estatu mailako 100 hezkuntza-zentro onenen zerrendan agertu da. Zerrenda honek proiektu pedagogikoaren kalitatea, berrikuntza, nazioarteko ikuspegia eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ikasleak prestatzen dituzten hezkuntza-ereduak baloratzen ditu.
Aitorpen honek Lauaxetako hezkuntza komunitate osoaren lana balioan jartzen du: ikasleena, irakasleena, familien eta zentroko profesional guztiena. Hezkuntza-proiektu batek, non ikaskuntza aktiboa, konpetentzien garapena, ingurunearekiko lotura eta munduari begirako ikuspegia oinarri diren.
Forbesen zerrendan agertzeak erakusten du Lauaxetak hezkuntza ulertzeko duen modua: identitatea, berrikuntza eta munduarekiko irekiera uztartzen dituen hezkuntza, ikasleek pentsamendu kritikoa garatu dezaten, jakin-mina piztu dadin eta gizartearen erronkei modu arduratsuan erantzuteko prest egon daitezen.
Gainera, Deia eta El Correo egunkariak ere jaso dute aitorpen hau, Lauaxeta estatu mailako hezkuntza-zentro nabarmenen artean kokatuz.
Aitorpen hau helmuga baino gehiago, aurrera jarraitzeko bultzada da: pertsonak erdigunean jartzen dituen eta etorkizunari begira kalitatezko hezkuntza eskaintzen jarraitzeko konpromisoa.
👉 Hemen ikus dezakezue zerrenda osoa:
Forbes | 2026ko estatu mailako 100 hezkuntza-zentro onenen zerrenda







