Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Lauaxeta Korrikan euskararen alde!

Datorren martxoaren 22an, Korrika Zornotzatik pasatuko da.

Ikastolak kilometro bat erosi du eta kilometro hori 18:23an San Antonioko biribilgunean hartuko dugu.

Kilometro horretan lekukoa ikasle bik, langile batek eta guraso batek eramatea erabaki da.

Horregatik, guraso modura lekukoa eramateko interesik baduzu edo zuen seme-alabak eramatea nahiko bazenu, hurrengo galdetegia bete mesedez. Gurasoetako bat baino gehiago apuntatu nahi izanez gero, edo seme-alaba bat baino gehiago, bete behar beste aldiz formularioa. Galdetegia betetzeko azken eguna martxoaren 18a izango da. Martxoaren 19an egingo da zozketa eta lekukoa eramatea egokitu zaion gurasoarekin eta ikasleekin kontaktuan jarriko gara.

16:30etatik aurrera, girotzeko musika egongo da Ikastolan eta txokolatea banatuko da. Gero elkarrekin jaitsiko gara biribilgunera Korrikan sartzeko.

Anima zaitezte!

 

 

Azken albisteak

2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat
2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak

Kategoriak

Buletinean harpidetu