Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxetak lankidetza-hitzarmena sinatu du IED Kunsthal goi-mailako diseinu zentroarekin

Joan den ostiralean, abenduaren 10ean, Lauaxeta Ikastolak eta IED Kunsthal Bilbaok lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Lauaxetako ikasleei prestakuntza eta etorkizuneko alternatibak eskaintzeko eta diseinuaren kultura bultzatzeko.

IED Kunsthal Bilbao Euskal Autonomia Erkidegoko Diseinu Pribatuko Goi Mailako Zentro bakarra da.

Sinatutako hitzarmenak ondoko lankidetza-ildo nagusiak ditu:

  • IED Kunsthalek diseinuaren arloan beren etorkizuna ikusarazten eta beste proiektu akademiko propio batzuk osatzen lagunduko dieten Diseinu Pilulak edo tailer txikiak eskainiko dizkie Lauaxetako ikasleei.
  • Kunsthalek Lauaxetako ikasleei orientazioa ematen lagunduko du.
  • Ikasleek beren aholkularitza izango dute Diseinuarekin lotutako aukerako gaiak antolatzeko.

Bizkaian ixten den era horretako lehen akordioa da, eta bide berri bat irekitzen da bai Lauaxeta Ikastola eta baita IED Kunsthalentzat. 

Azken albisteak

2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak
2026/02/03
Lauaxeta Ikastolako ikasleak EYP Regional Selection Conference 2026 ekitaldian
2026/02/03
Eskolaratzea eta egokitzapen-prozesua: familiak laguntzen

Kategoriak

Buletinean harpidetu