Aurki gaitzazu

HH, LH eta DBHrako ate irekiak

Ate irekietarako gelditzen dira…

5Egun
9Ordu
30 Minutu
46Segundu
 
Ezagutu ikastola eta argitu zure zalantza guztiak

Badakigu zure semearen edo alabaren matrikulazioari buruz erabakitzea oso garrantzitsua dela zuretzat eta gauza asko izan behar dituzula kontutan. Ez dela kontu erraza. 

Baina guk ere badugu hainbat esperientzia honetan. Horregatik, horretaz baliatu eta gure ikastola bisitatzera gonbidatzen zaitugu, bertatik bertara zure zalantzak argitzeko eta zuk zeuk erabaki hoberena hartu dezazun, zure seme/alabaren ikastola izan daiteken hori ezagutuz.

11
Ate irekietara etorri nahi? Hainbat egun dituzu: abenduak 13, 14, 15 eta 17a

Ate irekietan hezkuntza proiektua ezagutu eta ikastolatik bisita gidatu bat egiteko aukera izango dituzu. Izen emateko, egin zure aukeraketa ondoren:

Lehen hezkuntzarako izena ematea

Egun bakarra aukeratzeko:

Bigarren hezkuntzarako izena ematea

Egun bakarra aukeratzeko:

Kontutan izan:

  • Formularioa bete ondoren, automatikoki ate Irekietara apuntatuta gelditzen zara eta zure aukeraketa biltzen duen email bat jasoko duzu zure postontzian. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero zure emaileko spam karpeta ere errebisatzea.
  • Ate irekietara haur gabe etortzea gomendagarria da. Hala ere, abenduak 17ko ekialdian, behar duenarentzat zaintza zerbitzua izango da.

 

Zergatik etorri gure ate irekietara?
Esperientzia handia dugu eta zure zerbitzura jarri nahi dugu, zure seme edo alabarentzat erabakirik onena dena har dezazun. Prozesu osoan lagunduko dizugu, zure zalantza guztiak argituz eta inolako konpromisorik gabe.

Aurreko urteetako hitz batzuk:

Erabaki bat hartzeko ez dago hobe informatzea eta gauzak zeure kabuz ikustea baino. Proiektua eta lekua ezagutzea.

Joseba

Ikastola ia bere bigarren etxea da eta niretzat funtsezkoa izan zen pertsonak nik neuk ezagutzea eta nire semea bere egunerokoan eta datozen urteetan hainbeste denbora egongo zen lekua ezagutzea.

Leire

Instalazioak apartekoak dira. Natura, mendiak eta aire zabala. Nik hori geroz eta gehiago baloratzen dut. Baina gehien konbentzitu ninduena proiektua eta profesionaltasuna izan ziren. Gainera, bidean sortu zitzaizkidan zalantza guztiekin lagundu zidaten.

Ana
Lagungarri izan daitekeen informazioa nahi? Hona hemen dokumentu interesgarri bi:
11
Eta nola izango da ondorengo matrikulazio prozesua?

Behin ate irekietan izen ematen duzunean matrikulazio prozesuan zehar, dagokion informazioa bidaliko dizugu zure emailera. Une honetan, zehaztu ditzakegunak ondokoak dira:

Matrikulatzeko Epe ofiziala: zehaztear.
Indarrean dauden arauak: zehaztear.
Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 16:30etara (ostiralean, 15:00ak arte). Ez da hitzordurik hartu behar.

 

11
Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.