Matrikulazioak

Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momenturen arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zai

Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

Mailak: Haur Hezkuntzatik (2 urte) DBHra bitartean (16 urte)

Ate irekiko eguna:

Saio honetan hezkuntza proiektua, proposamen didaktikoa eta ikastolaren egitura izango dira gaiak. 

Ate irekietako egunak ondokoak dira:

HH:

  • Urtarrilak 15, zapatua, goizeko 10:00tan
  • Urtarrilak 22, zapatua, goizeko 10:00tan

LH eta DBH:

  • Urtarrilak 22zapatua, goizeko 10:00tan

 

Bisita gidatuak:

Atal honetan ikastolatik ibilbide bat egingo da, ikasleak adinaren arabera erabiliko dituen espazioetara bideratuz. Saio honek beste ordu eta erdi inguru iraungo du eta hezkuntza proiektuaren azalpenaren ondoren gauzatuko da.

OHARRA: Formularioa bete ondoren, automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen da. Formularioaren goikaldean bertan, “Era zuzenean apuntatu zara” mezua irakurriko duzu eta zure aukeraketa biltzen duen email bat jasoko duzu. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero spam karpeta errebisatzea.

Epe ofiziala: Zehaztear.

Indarrean dauden arauak:

Zehaztear.

Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 16:30etara (ostiralean, 15:00ak arte)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Matrikulazio momentua iristen denean, eskari formala egiteko, ezinbestekoa izango da derrigorrezko agiri hauek atxikitzea.

  • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia
  • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)
  • Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina, hiru hilabeteko antzinatasuna izango duena, gehienez ere
  • Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.) (Atxikituta bialtzen dizuegun adostasun agiria erabili ahal duzue)
  • Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta beteta (erantzun guztiak ezezkoak badira ere) 
  • Baremaziorako dokumentoak (ikusi erreferentziazko agindua).

Ate Irekiko Egunean izena eman

Hurrengo formularioan ikaslearen informazioa ipini Ate Irekiko Egunean izena emateko

Legezko oharra: Zure datuak Lauaxeta Ikastolak “ate irekiak” izenez sortu duen aldi baterako lan-fitxategian gordeko dira. Fitxategia Ate Irekiko Eguna antolatzeko eta zuei interesgarria gerta dakizukeen informazioa helarazteko erabiliko da. Emandako datuetara iristeko edo horiek zuzendu nahiz kenarazteko, jo ezazu, mesedez, helbide honetara: lopd@lauaxeta.eus.”

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink