Matrikulazio prozesua Haur Hezkuntzan eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan

Ondoren matrikulazio prozesuari buruzko aspektu garrantzitsuenak laburbiltzen dira. Atal hau kontsultatzen den momenturen arabera, baliteke informazioren bat zehaztear egotea, Eusko Jaurlaritzaren konkrezioaren zai

Mailak: Haur Hezkuntzatik (2 urte) DBHra bitartean (16 urte)

Ate irekiko eguna:

Saio honetan hezkuntza proiektua, proposamen didaktikoa eta ikastolaren egitura izango dira gaiak.

Egunak zehaztear daude.

OHARRA: egungo egoera dela eta, bakoitzetik gehienez 2 pertsona etorri ahal izango dira, eta ez da haurtzaindegi-zerbitzurik egongo haurrentzat.

Bisita gidatuak:

Atal honetan ikastolatik ibilbide bat egingo da, ikasleak adinaren arabera izando duen espazioetara bideratuz. Saio honek beste ordu eta erdi inguru iraungo du. Bisita gidatua, hezkuntza proiektuaren azalpenaren ondoren eta egun berdinean izango da, ordu eta erdiko iraupena izanik.

OHARRA: Formularioa bete ondoren, automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen da. Formularioaren goikaldean bertan, “Era zuzenean apuntatu zara” mezua irakurriko duzu eta zure aukeraketa biltzen duen email bat jasoko duzu. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero spam karpeta errebisatzea.

Epe ofiziala: Zehaztear.

Indarrean dauden arauak: Zehaztear.

Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 16:30etara (ostiralean, 15:00ak arte)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaria egiteko ezinbestekoa da derrigorrezko agiri hauek atxikitzea.

  • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia
  • Familia-liburuan aita/ama azaltzen den orriaren fotokopia edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero)
  • Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina, hiru hilabeteko antzinatasuna izango duena, gehienez ere
  • Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpenjudiziala edo behin-behineko neurria, etab.) (Atxikituta bialtzen dizuegun adostasun agiria erabili ahal duzue)
  • Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta beteta (erantzun guztiak ezezkoak badira ere)

Baremaziorako dokumentoak (ikusi erreferentziazko agindua).

Dokumentazio interesgarria:

  • Azken ikasturteko memoria
  • Familientzako informazioa