Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Motxilak alde batera… eta uda bizitzera!

🧃  🏕️☀️ Gaur egun berezia da… ikasturtea amaitzen da! 🎒🎈

Hilabete hauetan zehar ikasitakoa, bizitako erronkak, jolasak, emozioak eta elkarbanatutako momentuak gogoan izango ditugu. Eta agur esan aurretik, zerbait garrantzitsua esan nahi dizuegu:

Zorionak guztioi! Egindako ahaleginagatik, erakutsitako jarreragatik eta ikasteko izandako gogoarengatik. Zuek zarete ikastolaren bihotza ❤️

🧒👧 Egun hauetan Udalekuetara etorriko zaretenoi… oso laster ikusiko dugu elkar! Jarduera dibertigarriak, jolasak eta sorpresa politak prest ditugu zuen zain.

👋 Eta irailera arte itzuliko ez zaretenoi… besarkada handi bana eta opor zoriontsuak opa dizkizuegu! 🌴🌊

🗓️ Bide batez, 2025-2026 ikasturteko egutegia gure webgunean eskuragarri duzue jada. Antolatzeko lagungarria izango zaizue!

Egutegi orokorra

HHko egutegia

🧡 Irailaren 8an ikusiko dugu elkar berriz, indarberrituta eta gogotsu. Ordura arte… ONDO PASA UDA ETA MUNDUKO BESARKADA HANDIENA! 🌟🎶

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu