Errealitateak erakusten digunez, lurraldeen arteko mugak geroz eta lausoagoak dira. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu gure ikasleen hezkuntzak ere nazioarteko osagai hori barneratzea.
Ikasturtean zehar ikasleek beste herrialde batzuekin dituzten esperientziez gain, Lauaxeta Ikastolak, DBH 1.tik batxilergora arte, murgilketa esperientziak eskaintzen ditu.