Lauaxetako ikasleak sarituak izan dira Galizian ospatu barri dan Open Science zientzia azokan.
Jarraitu irakurtzen.
Open Science, irakasle, ikertzaile eta ikasleen artean zientzia ideiak partekatzeko topagunea dogu. Azoka, Cambre herrian ospatu da, eta estatu mailako hainbat ikastetxek parte hartu dabe bertan, baita Mexikoko ikastetxe batek ere. Ikasle hauek Cambre herriko familien etxeetan egon dira azokak iraun bitartean.
Bertaratutakoek, aurkeztutako lanak ikusteaz gain, zientziagaz erlazionatutako tailerrak, hitzaldiak... jasotzeko aukera izan eben.
Ikastolatik 7 proiektu aurkeztu ziran, guztira 17 ikasleren eskutik. Arantza Berasategui, Olatz Fernández, Inés Hernández, Naia Gallastegi, Oier Gallastegi, Ayelen Adrián, Uxue Veiga, Maialen Miera, Arantza Alvarez, Iñigo Salvador, Unai Zarraga, Elaia Artabe, Izaro Etxebarria, Ander Calvo, Jon Lorenzo, Ekaitz Roman eta Aimar Pagonabarraga izan dira.
Sariei dagokionez, talde batek ohorezko aipamena lortu eban DBH3-4ko kategorian eta beste talde bat DBH3-4 kategoriako irabazlea izan zan, sari nagusia lortuz.
- Ohorezko aipamena, Ander Calvok, Jon Lorenzok, Ekaitz Romanek eta Aimar Pagonabarragak osatutako taldearentzat izan zan. Euren lana: Sustraitzaileen efektua aztertzen.
-Sari Nagusia DBH 3-4 kategorian, Arantza Berasategui eta Olatz Fernandezentzat izan zan. Euren lana: Display. Dislexia arintzeko proposamen didaktikoa. Saria: Algeciraseko Diverciencia zientzia azokan parte hartzeko gonbidapena.
Zorionak eta aurrera!
Informazio gehiago:
Lauaxeta Ikastolako bost ikasle sarituak izan dira Zornotzako Ipuin Lehiaketan.
Segi irakurtzen.
Gaurkoan sari banaketa ezberdinak izan dira Lauaxetan. Gaur, xakeagaz, Konectatu 4gaz eta Gabonetako postalagaz lotutako sariak banatu dira Lauaxetan. Zorionak guztioi!
Segi irakurtzen.