Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Orientazioa bizitzako bidegurutzeetan: etorkizuna elkarrekin eraikiz

🌟 Bizitzan badaude une batzuk gure seme-alabek etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabaki garrantzitsuak hartu behar dituztenak. Hori gertatzen da, besteak beste, DBH 1. mailan eta Batxilergoan, etorkizunari begira jarri eta norberaren gaitasunak, interesak eta balioak aztertzen hasten diren garaietan. 🎓

Prozesu horretan laguntza eta orientazioa eskaintzeko asmoz, hausnarketarako materialak, profesionalen, familien eta ikasle ohi desberdinen esperientzia-saioak, eta orientazio azoka antolatzen ditugu besteak, beste. Helburua da ikasleek euren bidea segurtasunez eta konfiantzaz aukeratzeko baliabideak izatea. 💬✨

Aste honetan, familien txanda izan da: MeOrienta bilerak egin ditugu, eta horien bidez gazteen etorkizuna elkarrekin laguntzeko eta hausnartzeko espazio bat sortu dugu. Izan ere, ondo aukeratzea ez da guztia argi izatea, lagunduta eta entzunda sentitzea baizik. 🌿

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu