Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Bullying-aren prebentzioa, errealitate birtualaren bidez

Edozein arazo edo egoeraren aurrean, ikuspegi jakin bati eusten diogu, baina besteen lekuan jartzeak lagundu egiten digu, zalantzarik gabe, haiek ulertzen eta aurrean dugun egoeraren ikuspegi orokorragoa eta, ziur aski, bidezkoagoa izaten.
Zer irudituko litzaizuke errealitate birtualeko betaurreko batzuk edukitzea, beste pertsonen posizioan jartzen lagunduko dizutenak, haiek eta egoera bera hobeto ulertzeko?

Lauaxeta Ikastolak eta Fair Saturday fundazioak, La Caixa fundazioaren laguntzarekin, bullying-a prebenitzeko proiektu aitzindari bat abiarazi dute, hain zuzen ere Errealitate Birtualaren bitartez. Proiektuaren aurkezpena atzo egin zan Lauaxeta Ikastolan, proiektuaren emaitza esperimentatzeko Errealitate Birtualaren betaurrekoen bidez in situ egindako erakustaldi batekin.
Esperientzia pilotu zirraragarri eta arrakastatsua da, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek (11 urte) garatua, eta agerian uzten ditu diziplina artistikoak eta teknologia konbinatuz enpatia sustatzeko eta hainbat arazo sozialen aurka borrokatzeko aukerak.
Aurkezpena Lauaxeta Ikastolako txikien ardurapean egon zan, baita Lauaxetako zuzendaritza, Gonzalo Alonso de Santocildes, Fair Saturday Fundazioko berrikuntza arduraduna, Ana Garibi, CaixaBanK-ko Gizarte Ekintzako arduraduna eta Lucía Torrealday, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Aniztasun eta Inklusiorako zuzendaria ere bertan izan ziran.
Izan ere, arriskuak alde batera utzita, askotan nabarmentzen ditugu teknologien onurak, horiek ondo erabiltzen direnean. Proiektu hau horren erakusgarri dugu.

Komunikabideak ere honen ohiartzun izan ziran. Telenorte (TVE) y eta el Correon  ataratakoarekin izten zaitugu.

 

 

Azken albisteak

2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan
2025/04/11
Opor on eta merezi bezain zoriontsuak!
2025/04/11
Liburuaren astea Lauaxetan: hitzak, sormena eta elkartasuna protagonista
2025/04/11
Ikasteko eta laguntzeko liburuak: 855 € Mundu Bakean-entzat zuen elkartasunari esker!

Kategoriak

Buletinean harpidetu