Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hobekuntza eta berrikuntza > Zer eragin izango du adimen artifizialak hezkuntzan?

Atzoko egunean irakasleek gaurkotasun eta etorkizun handiko gai baten inguruan hausnartzeko aukera izan zuten: adimen artifiziala. Lauaxetan jada garatzen diren lan-esperientzietatik abiatuta egin zuten,  Laura Marrón, BAIC (Basque Artificial Intelligence Center)  zuzendariaren ekarpenekin batera.
Adimen Artifizialak (IA) gure ikasteko, irakasteko, lan egiteko eta, azken batean, pentsatzeko modua irauliko du. Hezkuntza-panorama erabat eraldatzeko ahalmena du, ikasleek nola ikasten duten, irakasleek nola irakasten duten eta etorkizunean arrakasta izateko zer ezagutza eta trebetasun behar diren aldatzen baitu.
IAk aukera berriak sor ditzake ikasleek trebetasun eta gaitasun berriak gara ditzaten, garapen profesionalerako bide berriak ireki ditzake, gaur egun dauden lan asko aldatu eta etorkizunean lanbide berriak sortu ditzake.
Baina IAk hainbat erronka ere planteatzen ditu, hala nola pribatutasuna, kontsiderazio etikoak eta teknologia modu arduratsuan erabiliko dela bermatzeko beharra.

Lauaxetak horren guztiaren jakitun izan nahi du, une bakoitzean eskaintzen dizkigun aukerak ezagutuz eta identifikatuz, gure ikasleen garapenerako aprobetxatuz eta beren etorkizunerako hobeto prestatuz. Bide horretan gaude.

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu