Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zer ikasiko duzu DBHren edo Batxilergoaren ondoren?

Lauaxetan arreta berezia eskaintzen diegu ikasle bakoitzaren talentuei eta gaitasunei, eta erabakia hartzerakoan inplikatzen ditugu, irakasleen eta familiaren ikuspegia integratuz, 360º-ko ikuspegia eskaintzeko. Izan ere, batzuetan ez dira gai beren sendotasun-eremuak ikusteko, eta hori egin ahal izateak lagundu egiten die beren etorkizuna ikusten.

Tutoreek eta irakasleek egunerokoan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan egiten duten jarraipenaz gain, orientazioko bi proiektu egiten dira, ikasleei etorkizun akademiko eta profesionalari begira erabakiak hartzen laguntzeko, hain zuzen ere.

Horrez gain, MeOrientaren eskutik, gure seme-alaben eta ikasleen heziketan eta prestakuntzan ahalik eta laguntzarik onena lortzeko asmoz, hitzaldi berezi bat eman berri dugu DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako familiei zuzenduta. Helburua da zuen seme-alabei beren etorkizun akademiko-profesionalari buruzko erabaki bat hartzen laguntzea.

Aurrekoaz gain, eta ikasleek generoarekin lotutako mugak edo baldintzak ez jartzeko helburuarekin, Lehen Hezkuntzan Inspira proiektua garatzen dugu, Deustuko Unibertsitatearen eskutik.

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu