Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Bertoko > Ba al dakizu zer onura dakarzkion ikaskuntzari naturarekiko harremanak?

Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz,  hirigunetik aldentuta egotea zortea dela esan dezakgu, ez al da hala?

“Haurrek naturan ikasten hasi behar dute, ez lau hormen artean itxita. Haientzat, natura jolas-parke handi bat, osasun-iturri bat eta ikaskuntza-gela bat suposatzen du. ” Ondorio hori ateratzen da Illinoisko Unibertsitateko Natur Baliabideen eta Ingurumen Zientzien Saileko irakasle elkartua den Ming Kuok egindako azterketa sakonetik.

Urtean zehar, proiektu askotan dute ikasleek naturarekin harreman zuzena: eskola-baratzean, Lumalain edo oilategi ekologikoan, Aintziran, … Eta naturan bertan gaudenez, eguraldiak aukera ematen digunean, kanpora ateratzen gara ostadar bat edo elurra esperimentatzeko, edo, besterik gabe, ikasleak garatzen ari diren lan batek kanpora irteteak ematen duen energia gehigarriaz baliatzeko.

Naturaren kontaktuaren beste onura batzuetan sakondu nahi baduzu, Illinoisko Unibertsitatearen ikerketarako esteka honetan egin dezakezu.

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu