Sare sozialek balio erantsia eman diezaiekete gure seme-alabei eta ikasleei; izan ere, gizarte-konexiorako beste bide bat dira, haien bidez eduki baliotsuak ere eskura ditzakete edo gizarte-arazoez jabetzen eta aldaketa- eta aktibismo-mugimenduetan parte hartzen lagun diezaiekete.
Baina arrisku jakin batzuk ere badituzte, hala nola adinerako egokiak ez diren edukiekiko esposizioa, denbora luzez erabiltzea beste jarduera baliotsu batzuk alde batera utzita edo haien pribatutasuna eta segurtasuna babesteko beharra.
Egia esan, adingabeek sare sozialetan ematen duten denbora handitu egin da azken urteotan, eta, horren ondorioz, sentikorragoak gara haiekiko alderdi guztietan, bai positiboetan zein negatiboetan.
Hori dela eta, Fair Saturday Fundazioak gazteek gai honen inguruan hausnartzea nahi izan du Pentsatzeko ipuinak lehiaketaren edizio berri honetan.
Zorionak eman nahi dizkiegu Ilargi Morenori, Aiur Arginzonizi, Jare Vitoricari, Iker Letonari eta Leyre Willuweit-i, ondo egin dutelako, eta baita beren sormena pentsatzera eta besteok pentsa araztera animatu diren guztiei ere.
Hauek dira lortu dituzten sariak:
Lehen Hezkuntzako 3.-4. maila
Irabazleak:
• Ezezaguna – Ilargi Merino (Lauaxeta Ikastola)
• AukeraTU – Aiur Arginzoniz (Lauaxeta Ikastola)
• Lara eta Tik Tok – Jare Vitorica (Lauaxeta Ikastola)
Aipamen berezia:
• Patapaloren altxorra – Iker Letona (Lauaxeta Ikastola)
Lehen Hezkuntzako 5.-6. mailak
Irabazleak:
• Besteak errespetatu – Leyre Willuweit (Lauaxeta ikastola)
Informazio gehiago ondoko loturan.