Albisteak-Bloga

Zelan lagundu nire semea edo alaba ikastolara egokitzen?

Joan dan astelehenean, Lauaxetan, haur txikienen familiekaz batera, gure seme-alabak eskolatzeko orduko ardura zaigun gai honen inguruan hausnartu dogu. Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Psikologia Klinikoan eta Heziketan Espezialista izan zan gure gidaria. Gehiago jakin nahi dozu?
Kontatuko deutsugu.

Zein da gure semea edo alaba ikastolara egokitzen laguntzeko prozedurarik onena? Zer ezaugarri daukaz adin horretako haur batek? Zelan kudeatu haurren eta gureen emozioak guraso gisa?
Horretaz guztiaz hausnartu dogu Angela Magazen laguntzaz eta esperientziaz. Bere ibilbidea eta esperientzia ikusi daikezuz esteka honetan.
Espero dogu aipatutako guztiak balioa emango deutsela zuen seme-alabek eta zuek, guraso zarien aldetik, esku artean daukazuen bizi-uneari.
Hori da Guraso Eskolatik edo Lauaxetaren familientzako eskolatik lortu nahi doguna, bai gure blogean partekatzen doguzan hitzaldi, prestakuntza edo edukien bidez, baita adinaren arabera planteatzen doguzan hitzaldien bitartez.

Era berean, ikastolara egokitzen laguntzeko zure eskura dagozan aukerak ezagutu nahi badozuz, esteka honetara sartzera gonbidatzen zaitugu.

Antzerako albisteak

11-11-2021

Jakin al daiteke nora zoazen “itxura horregaz”?

Janzteko orduan, “berezko irizpidea” daukan alaba edo semea daukazu? Haurrek beren arropa aukeratu behar dabe, gustatzen ez bazaigu ere? Arropa gure nortasuna eta autonomia adierazteko modu bat da. Gehiago irakurri nahi? Gai honetan sakontzen dogu jarraian.

25-10-2021

Etxean teknologia ondo erabiltzeko 10 ideia

Gailu teknologikoek beren erabilgarritasuna eta onurak daukez, baina ondo erabiltzen badoguz. Guraso edo hezitzaile garen aldetik, honeri bere arreta eskaini behar deutsogu. Horregatik, etxean teknologia ondo erabiltzeko 10 ideia bildu doguz. Ikusi nahi?

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink